ORGANIKOAREN KIT-A
Organikoa jatorrian errazago bereizteko eta edukiontzira modu egokian botatzeko, familiei ondorengo materialak banatuko zaizkie: aireztatutako ontzia, poltsa konpostagarriak, informazioa eskuragarri izateko magnetiko bat eta edukiontzia irekitzeko txartela.
1 | 10 litroko ontzi aireztatua
Zure etxean hondakin organikoak botatzeko tokia. Ontziaren paretek eta goiko tapak zulotxo eta irekidura batzuk dituzte, transpirazioa ahalbidetuz eta lixibiatuak saihestuz.
2 | Poltsa konpostagarriak
Poltsak jatorri begetaleko polimero organikoez eginak daude, eta ondorioz konpostaje edo biodegradazio prozesuen bitartez poltsen erabateko deskonposaketa bermatzen da.
3 | MAGNETIKOA
Material grafiko iraunkor honek edukiontzi marroian bota daitezkeen hondakinak identifikatzen laguntzen du.
4 | TXARTELA
Etxebizitza bakoitzari txartel bat banatuko zaio, sarraila elektronikoa izango duten edukiontzi marroi berriak ireki ahal izateko.

NOLA LORTU

ARRETA ZERBITZUA
Jar zaitez harremanetan gure bulegoarekin edo joan bertara zuzenean