ZERGATIK BEREIZI BEHAR DUGU ORGANIKOA?

Materia organikoaren bereizketak hondakinen tratamenduaren eraginkortasuna hobetzeaz gain,erraustegira iristen den hondakin kopurua gutxitzen du. Gainera, hondakin ezberdinak bereiztea atmosferaren kutsadura gutxitzen du, eta modu berean aldaketa klimatikoa sustatzen duten berotegi efektuko gas isurketak murrizten ditu.

ZE ONURAK LORTZEN DITUT HONDAKIN ORGANIKOAK BEREIZTean?

Hondakinak bereiztean lortzen dugun onura nagusietako bat ekonomia zirkularrerantz trantsizioa egitea da, non hondakinen zikloa itxi eta hondakina baliabide bihurtzen dugu. Gaur hiri jasangarria dena, etorkizunean hurrengo belaunaldientzako hiri hobea izango da. Bereizketaren arrakasta guztion ardura da, baina gizarte guztiari mesede egiten dio.

ZER GERTATZEN DA BEHIN HONDAKIN ORGANIKOAK EDUKIONTZI MARROIRA BOTA ditugunean?

Materia organikoa Konpostegiko konpostaje plantara eramaten da, non kalitatezko ongarrian bihurtzen den.

Zer Egin dezaket poltsak bukatzean?

Poltsa konpostagarriak erabiltzea ezinbesteko tresna da frakzio organikoa modu eraginkorrean biltzeko. Zabor poltsa normalen antzera, poltsa konpostagarriak edozein supermerkatutan aurki daitezke.

KAFE-KAPSULAK edukiontzi ORGANIKOAN BOTA DAITEZKE?

Organikoaren edukiontzira kafearen iragazkiak bota daitezke, baina kapsulak, plastikozkoak edo aluminiozkoak direnez, ez.

¿LOS EXCREMENTOS DE ANIMALES DOMÉSTICOS Y LAS ARENAS PARA GATOS VAN AL CONTENEDOR MARRÓN DE LA ORGÁNICA?

Ez, animalien gorotzak eta katuen hondarrak errefusaren edukiontzian bota behar dira. Gorotzak ezin dira hondakin organikoarekin nahastu, izan ere, nahiz eta konpostaje prozesu batetik pasa, gorotzetan egon daitezkeen mikroorganismoak bukaerako ongarrian mantendu daitezkeelako. Osasun arazoak ekiditeko, hondakin hauek errefusaren edukiontzian bota behar dira. Katuen hondarrak ere ezin dira organikoarekin nahastu, material inorganikoez eginak daudelako.

/ ZERGATIK EZ DIRA PIXOIHALAK HONDAKIN ORGANIKOAK KONTSIDERATZEN?

Pixoihalek dituzten gorotzak eta zelulosa organikoak diren arren, gainontzeko materialak ez dira organikoak. Xurgatzaileekin nahastuta daudenez, bereizteko oso zailak dira, eta beraz birziklatzeko ere. Horregatik pixoihalak ez dira hondakin organikoak kontsideratzen eta errefusaren edukiontzira bota behar dira.

ZERGATIK ERABILITAKO MUSUZAPIAK, JANARIAREKIN ZIKINDUTAKO PAPERAK ETA KARTOIAK ORGANIKOAREKIN BOTATZEN DIRA ETA EZ PAPERAREKIN?

Musuzapiak, papera eta kartoia janariarekin zikinduta baldin badaude organikoaren edukiontzira bota daitezke. Edukiontzi honetara bota daitezke papera eta kartoia zelulosaz eginak daudelako, material begetal biodegradagarria. Ezin dira papera eta kartoia organikora bota, elikagai jatorrizko produktuak ez diren produktuekin zikinduta badaude, adibidez, pinturaz.

KORTXOZKO TAPOIAK HONDAKIN ORGANIKOak dira?

Bai, kortxoa ere biodegradagarria delako, artelatzaren azaletik datorren lehengai naturala da eta konposatu kimikoak erabili gabe tratatzen da: tapoiak egiteko zuhaitzaren azala erauzi eta uretan bi aldiz irakiten da zulatu aurretik.

Organikoak ez diren tapoiak jatorri sintetikoa dutenak (plastiko edo silikonaz eginda daudenak) eta goiko aldean plastikozko zati bat dutenak dira.

ZEINTZUK KONTSIDERATZEN DIRA LORATEGIKO HONDAR TXIKIAK?

Ondorengoak lorategiko hondar txikiak kontsideratzen dira: lore-sortak, moztutako belarra, hostoak eta orbel-hondarrak, apaingarri-loreen zurtoin txikiak, etab. Beti ere kantitate txikietan sortzen badira. Kanpoan geratzen dira beraz, zurezko adar eta enborrak, hauek garbigunera eraman behar dira.