Organikoa

Hondakin organikoak biologikoki degradatu eta konpostean bihurtzen diren hondakinak dira, lorategi eta baratzetan erabili daitekeen ongarria.

HONDAKIN OrGANIKOEN birziklapenAREKIN…

Birziklatutako hondakin kopurua gora egingo luke.

Hondakin organikoak gure hondakinen ia erdia dira, eta hauek ondo bereizten baditugu, birziklapen indizea %40ra iritsi daiteke.

Ingurumena zaindu eta lurzoruaren kalitatea hobetzen dugu.

Hondakin organikoak konpostean bihur daitezke, kalitatezko ongarri organikoa.

Baliabideen ustiaketa murriztu eta berotegi efektuko gasen isurketa gutxitzen dugu.

Erraustegira iristen diren hondakin kopurua murrizteak, ingurumenaren gaineko eraginak gutxitu eta hondakin organikoak dituen baliabideak mantentzea ahalbidetzen du.

Dirua aurreztu eta lanpostuak sortzen ditugu.

Zer utzi behar duzu edukiontzi marroian?

Animalia-jatorria ez duen prestatuko janaria

Fruta eta barazkien hondakinak

Fruitu lehorren azalak

Te eta kafearen hondakinak

Sukaldeko papera, kortxoa eta pospoloak

Inausketa eta hosto lehorren hondakinak